XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Analisi kontrastiboa Aldez aurreko irakaskuntza Testu batean azaltzera doan hizkuntz elementu bat isolatu eta irakasteko ekintza.

Aldi isila Ikasleak oraindik hitz egiteko adinako gaitasunik ez duen aldia.

Ordu gutxitatik zenbait hilabeterainokoa izan daiteke.

Aldibereko itzulpena Hiztun bat hizketan ari den bitartean hark esaten duena etengabe itzultzeko ekintza.

Alfabetatu Hizkuntza bat mintzatzen dakienari hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten irakastea edo hizkuntza bat mintzatzen dakienak hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten ikastea.

Alfabetatzea Hizkuntza batez mintzatzen badakitenek hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten ikas dezaten burutzen diren ihardueren multzoa.

Alfabetatze-ikastaroa Hizkuntza batez mintzatzen badakitenei hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten irakasteko ikastaroa.

Ama-hizkuntza Etxean ikasitako lehen hizkuntza.

Analfabetoa Irakurtzen eta idazten ez dakien pertsona, trebetasun horiek normalean eskuratzen diren adina pasata gero.

Analfabeto funtzionala Bizimodu sozialeko ihardueratan irakurketaz eta idazketaz baliatuz, behar bezala komunikatzeko trebetasunik ez duen pertsona.

Analisi gramatikala Sin.: Gramatikazko analisia Esakune bateko hitzen izaeraren eta funtzioaren azterketa.

Analisi kontrastiboa Bi hizkuntzaren hizkuntz sistemen konparazioa.

Hizkuntzalaritza estrukturalista hizkuntz irakaskuntzan aplikatuz, 1950 eta 1960. urteen hamarkadetan garatu eta erabili zen analisi kontrastiboa eta ondoko ideietan oinarrituta dago: a) Hizkuntza berri bat ikastekoan eragozpenik handienak lehen hizkuntzaren interferentziak ezartzen ditu.

b) Eragozpen horiek aurresan daitezke analisi kontrastiboaren bidez.